XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klaustro nagusiko kideek Ikuskaritzak esaniko guztiaren eta beren Errektorearen jokabidearen berri izan zutenean, resolvieron unánimes obedecer la superior disposición de la Inspección General de Instrucción pública llevándola a efecto en todas sus partes

XXI. tituluak katedradunen betebeharrak zehazten ditu bere sei artikuluetan (211-216).

Funtsean, ikasleen portaera eta aplikazioaren gaineko kontrolaz arduratu zen, eta katedradunak berak eredu izan behar horretan zuen.

Horretarako, klasera agertu ez ziren ikasleen hutsak jaso behar zituzten liburu batean.

Gainera, zerrenda jakin batean, ikasleen bizioak edo akatsak azaldu behar zituzten eta, hala behar bazuen, zentsura eta zuzentzerako epaimahaiari ezagutaraziko zizkioten.

Bestalde, beren ikasleen zerrenda bat osatu behar zuten katedradun guztiek bakoitzari buruzkoak, haien trebetasuna, aplikazioa eta Unibertsitateko edo Estatuko karreretan bete zitzaketen karguetarako erakusten zuten gaitasuna azaltzearren.

Errektoreek zaintzen zituzten ezkutuzko zerrenda hauek, unibertsitateek eta Gobernuak nahi zutenean ikusteko modua izan zezaten.

Azkenik, balorazioak eta burubideak jendaurrean aurkeztuko zituzten ekitaldi batean parte hartu behar zuten urtero katedradunek, ezinbestekoa baitzen ekitaldi hura eginiko urtea jubilazioari begira balioztatzeko.